XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

MERKATARITZA

Azokak/Portuak/Aduanak/Feriak

Bilbo da Euskal Herriko merkataritzaren gunea.

Bere portutik sartzen eta irteten da egunero Euskal Herriko merkataritzagai kopururik handiena.

Bestalde, Feria handiak antolatzen dira urtean zehar Bilboko Erakustazokan eta bertan ekonomiaren sektore guztiek merkataritzarako leku ezin aproposagoa dute.

Gipuzkoan, Pasaia eta Irun inguruak ere gune inportanteak dira.

Ba al dakizu zergatik?

TURISMOA

Hotelak/Turismo lekuak/Kanpinak

Mapa honetan adierazitako lekuak bila itzazu.

Herri horietako izenak idatz itzazu mapan eta zergatik diren turismo lekuak azaldu.

Bizkaia eta Gipuzkoako udalekuak koka itzazu goiko mapetan eta zerrenda itzazu udaleku bakoitzaren inguruan aurki daitezkeen zerbitzuak.